Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2017

Olentzero eta Maridomingi etorri zaizkigu!

Irudia
Olentzerok, jadanik, umeen gutunak jaso ditu, eta Maridomingiren laguntzarekin, eskolako jostailuak ekarri dizkigu. Zelako urduritasuna! Olentzerok, jostailuak aparte, aholku onak ekartzen dizkigu. Alde batetik, beti esaten digu zelan portatu eta lagundu behar diegun gurasoei eta nagusiei. Beste aldetik, berak Natura izugarri maite duenez, ondo zaintzea gomendatzen digu. Bere esanak betetzekotan, zintzoak izango gara eta opari asko jasoko ditugu. Gurasoei esker txokolate gozoa eta bizkotxoak jan ditugu. Santo Tomas Azokan parte hartu dugu, txerriaren zozketa egin dugu, kalejira egin dugu eta dantzak egin ditugu. Izan ere, egun zoragarria pasatu dugu. Gabon Zoriontzuak eta Urte Berri on opa nahi dizuegu! EGUN HONETAKO ARGAZKIAK

Gabonetako erakusketa

Irudia
Gaur bukatu da Gabonetako Erakusketa ikusteko aukera. Ezin izan  baduzu etorri, gure lanak ikusteko aukera bikaina duzu orain, argazkien bidez. Eskulan ederrak egin ditugu, artista finak garelako! ARGAZKIAK

Euskararen Eguna

Irudia
Pasaden ostiralean Euskara Eguna ospatu genuen. Eguraldi txarrak ez gintuen atzera bota, eta guk adostutako jai egitarauarekin aurrera egin genuen. Ekintza ezberdinen argazki eta bideoak bildu ditugu. Hona hemen ARGAZKIAK