Inauteriak
![Irudia](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjsJ7vH_VNa2Lp7WRIcof5PXsH63vf1uprEwqeO_AJ9tr5yg3Wq8YJzS-Lov3fcXu4MyzZcvNBPCNxaVD3RpPXQBIwrPe0DQnW_rOk0uMsKvNTN6xUq3b_hweV42SYvc0JNHs3lgGhfZ7o/s320/sinulog-dancer-1888631_960_720.jpg)
Ostiral honetan Kareagan Inauteriak ospatu ditugu. Aurtengo gaia "Munduko Herriak" izan da. Proposamen honekin erraza da imaginatzea zein koloretsuak agertu diren gure mozorroak. Haur Hezkuntzako ikasleak indioz mozorratu dira, gerlari handiak eta haien lurren babesleak. "Massaiak", gerlari onak ere bai, eta tradizioekin oso lotuta, etorri dira Lehen Zikloko ikasleen eskutik. Bigarren Zizklokoek erritmo ikaragarriarekin animatu gaituzte, Mexiko ordezkatzen. Azkenik, Hirugarren ziklokoek "Los Alpes"eko herritarren jantzi tradizionala ipini dute. Goiza trinkoa izan da, ekintzez beterik: jolasak, txoripana (IGEri esker), desfilea eta dantzak, erromerĂa. Inauteriekin disfrutatzen jarraitzeko, aurrerantzean argazkiak ikusteko aukera duzue; jasotzen ditugun ahala gehitzen joango gara. ARGAZKIAK