Agurren eguna
Ostegun honetan, ekainak 21, tradizioz egiten dugunez, Agur esan diegu seigarren mailako ikasleei. Ospakizunean zehar, musika, dantzak, bertsoak, opariak, barreak, negarrak, ... izan ditugu. Batzuk joaten direla eta beste berri batzuk etortzen direla badakigu; hala ere, triste sentitzen gara. Bere bide berrian ondo joango zaiela eta guri berri horiek kontatzera etorriko direlakoan gelditzen gara. Tomasiri ere, gure sukaldariari, agur esan diogu, jubilatzen delako. Urte hauetan janaria prest egoteaz arduratu da. Hori dela eta, eskerrak eman nahi izan dizkiogu. Orain deskantsatzera eta disfrutatzera. ARGAZKIAK