Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2018

Gabonekin batera, Olentzero eta Maridomingi!

Irudia
Egun bikaina pasatu dugu! Ez da ezer falta: Olentzero eta Maridomingiren bisita, txokolate, kantaldia, kalejira, erromeria... Gabonekin batera alaitasuna eta urduritasuna etortzen zaizkigu, baina prestatzen eta egiten ditugun ekintzetaz gozatzeko aukera ematen digute. Gora Gabonak! ARGAZKIAK

GABONETAKO ERAKUSKETA

Irudia
Aste honetan zehar, Gabonetako Erakusketa ikusteko aukera duzue. Ezin  baduzue etorri, gure lanak ikusteko beste aukera da blog honen bidez ikustea, argazkien bidez. Lan politak benetan, ikusgai dituzuenak! ARGAZKIAK

AZAROAK 25

Irudia
"MAITE NAUENAK, ONDO TRATATZEN NAU BETI. MAITE DUDANA, ONDO TRATATZEN DUT BETI" Goiburu honen inguruan hausnarketa eta lana egin dugu, egun hauetan.  "Zeintzuk dira gustoko ditudan ekintzak eta hitzak ondo tratatuta sentitzeko?, Zeintzuk dira erabili behar ditudanak nire ingurokoak ondo tratatzeko?, Zeintzuk ez ditut onartu behar inolaz ere, iraingarriak direlako?" Azaroak 25a izan da egun aproposa ikasturtean zehar arituko garen lanari hasiera emateko. "Tratu ona" izenburuak erreferentzia egiten die gure harremanetan eta elkarbizitza ona izateko erabiltzen ditugun estrategiei eta gaitasunei. Honekin lotuta, begiratu bideo interesgarri hau

EUSKARALDIA

Irudia
Dagoeneko 11 egun pasatu dira. Gure oraingo erronka zera da, egun hauetako lana eta konpromezua, eguneroko ohitura bihurtzea. Euskara gure kultura eta ohituren oinarria delako, eta euskarak gizartean integratzen laguntzen digulako, lanean jarraituko dugu gure ikasleak euskara ezagutzen jarraitzeko eta erabiltzeko nahian egon daitezela; eta ez bakarrik eskola eremuan, baizik eta, ahal duten neurrian, eskolatik kanpo ere bai. Egun hauetako lanaren laburpen moduan  argazkiak eta bideoak hemen dituzue.