Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2019

Eta gure gonbidatu kutunenak heldu dira

Irudia
Eguberrietako jaiak iritsi dira, eta horiekin batera Olentzeroren eta Mari Domingiren hain esperotako bisita. Urduritasun eguna izan da, baina, batez ere, poztasun eta zoriontasun eguna. Primeran pasatu dugu. Eskerrak ematea Olentzerori eta Mari Domingiri euren agendan lekua egiteagatik eta Kareagaraino etortzeagatik; eskerrak baita ere txistulari taldeari festa animatzeagatik, eta azkenik, eskerrik asko Guraso Elkarteari, bere laguntza ezinbestekoa baita hain goiz bizian egiten ditugun ekintza guztiak aurrera eraman ahal izateko. ARGAZKIAK GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

LIBURUTEGIKO ERAKUSKETA

Irudia
Oporrak ondoan ditugu eta hiruhilabete honi amaiera emango diogu. Gaur azken eguna liburutegiko Gabonetako erakusketa ikusteko, eta bihar, Olentzero eta Mari Domingi egongo dira gure artean. Erakusketa ikusteko aukerarik ez baduzu izan, hemen dituzu argazkiak.