Olentzero eta Maridomingiren bisita
Aurten, segurtasun protokoloekin bada ere, Olentzero eta Maridomingi eguna ere ospatu dugu eskolan. Jarduerak neurri guztiak errespetatzeko egokitu diren arren, programa bat egin dugu, alde batetik, gure bisitaririk maiteenak ikusteko ikusmin guztia mantendu duena, eta, bestetik, egun honetan izan ohi dugun festa giroa mantentzeko. Familiak bertaratzea ezinezkoa izan denez, hemen jarriko dizkizuegu egun honetako argazki eta bideo guztiak. Besarkada bat guztioi, eta espero dezagun datorren urtean familia guztiek parte hartzea. ARGAZKIAK ETA BIDEOAK