Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2021

Euskara astea

Irudia
  Joan den astean zehar Euskararen Astea ospatu genuen, modu errazean ospatu ere, une honetan beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak errespetatzen saiatuz. Batetik, lehen zikloko eta Haur Hezkuntzako ikasleek txotxongilo saio bat izan zuten, ikasgelan euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa hartu zuten, eta ostiralean, asteari amaiera emateko, denbora gehiago izan zuten jolastokian, ondo datorrelako, ikasturteko nekea nabaritzen ari baita. Beste zikloetan, euskararen erabilerarekiko konpromisoaz gain, Karaokeren erritmoan ospatu zuten. Zein kantu politak eskaintzen dizkigun euskal musikak! Gora euskara, Gora Euskaldunak!! Argazkiak