Ekainaren 18a eta ikasturtearen amaiera. Atzo seigarren mailako ikasleen agurra ospatu genuen. Gure ikastetxean hamar urte eman ondoren, milaka esperientzia, pasadizo, sentimendu, ikaskuntza, lagun... konpartituz, agur esango dute, bizitzako etapa berri bati hasiera emateko. Gero eta zaharragoak, helduagoak, autonomoagoak ... , alde batetik pena ematen digu alde egiteak, baina bestetik poztu egiten gara beren bideari jarraitzen diotelako. Eskerrak ematen dizkiegu egun berezi, koloretsu eta hunkigarria izateko parte hartu dutenenei (familiak, irakasleak, ikasleak, irakasle ez diren langileak...) . Onena opa dizuegu, eta espero dugu noizbait etorriko zaretela gu bisitatzera eta nola zaudeten kontatzera. Besarkada handi bat ARGAZKIAK