Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2022

Agur esateko unea

Irudia
  Ikasturte amaierak atsedena, eguraldi ona, desiatzen ditugun oporrak... dakarzkigu. Baina agur esateko unea ere bada. Gutako asko irailean elkartuko gara berriro, baina seigarren mailako ikasleek bide berri bati ekingo diote eta hain maiz  ez ditugu ikusiko. Jakin badakite bisitan etor daitezkela eta nola doakien kontatu. Neska-mutilak, onena opa dizuegu!

Patioetan elkarlanean

Irudia
  Aurten, IGEren ekimenaren jarraituz, proiektu berri bat hasi dugu patioetan. Nola jokatu hobeto, nola hobetu elkarreraginak, jarduerak eta esperientziak? Nola egin haur guztiak ondo senti daitezen eta espazio komun batez goza dezaten? Lehen ikasturte honetan, Basauriko Udalaren eta Marienearen laguntzarekin eta 1era2kainen aholkularitzarekin, hausnarketa-lana egin dugu irakasleak, ikasleak eta familiak inplikatuz.   Gehiago jakin nahi baduzue, hemen dituzue esteka eta bideoa:  Patioen diagnosia