Mezuak

Azaroak 25

Irudia
 

Kulturaniztasuna eskolan

Irudia
  Kulturartekotasunaren eguna ospatu dugu eskolan. Maiatzaren 21ean hainbat familia etorri dira eskolara euren kultura, ohiturak eta tradizioak erakustera. Eskolako haurrak eta familia guztiak gonbidatuta egon gara. Asko ikasi dugu eta datorren urtea errepikatu nahi dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu, Kareagako hezkuntza komunitatea osatzen duten familien kulturei buruz gehiago jakiteko aukera izatea gustatuko litzaiguke.

Patio berriak

Irudia
  Maiatzaren 8an, patioak eraldatzeko programan Basauriko Udalarekin eta 1ERA 2KAINekin bi urtez lan egin ondoren, patio berriaren inaugurazio festa bat ospatu dugu. Hemendik aurrera, ingurune berriaz gozatzeaz gain, eskola-ingurune inklusibo, genero-estereotipoetatik aske eta inguruaren eta pertsona guztien zaintzaz arduratua baterantz urratsak ematen jarraitzea geratzen zaigu. Festa eguna primeran pasa genuen denok elkarrekin, buruhandiak, hamaiketako berezia, suziria eta dantzarekin. Patio berriaren hasiera ezin hobea!

23.KORRIKA: HARRO HERRI

Irudia
  Aurtengo korrikak hemengoa izatearen harrotasunari egin dio erreferentzia, herri gisa, kultura eta hizkuntza propioarekin. Euskarak bizirik jarraitzeko eta gure bizitzako esparru guztietara iristeko borrokak pertsona asko mugiarazten ditu, euskaldunak izan ez arren, harro sentitzen direnak. 23.Korrika Basauritik igaro da, beste urte batez. Lehenengo gure txikien txanda izan zen, eta ondoren Korrika Nagusia, Kalerora hurbildu eta une hunkigarriak utzi zituena. Korrika Txiki Korrika Nagusia

Martxoak 8

Irudia
  Martxoaren 8a bezalako data seinalatu bat ez dugu pasatzen uzten Kareagan. Berdintasunaren aldeko lana eta aldarrikapena eguneroko lana dela ulertzen badugu ere, bereziki martxoaren 8an, edo aste horretan zehar, lan espezifikoagoa eta komunagoa egiten dugu eskola osoan. Aurten, gure "Txoko morea" eta eskolako beste gune batzuk, gelan izan ditugun elkarrizketez gain, emakume izatearen harrotasunari lotuta egon dira. Argazkaiak

Gabonetako erakusketa

Irudia
  Gabonetako esku-lanen erakusketa zabaldu genuen eskolako liburutegian. Aurten ere, ditugun artisten lanak ikusteko aukera izan genuen. Lan horiek ikusteko eskolara hurbiltzeko aukerarik izan ez bazenuten, argazki bilduma honetan ikus ditzakezue. Eskerrik asko erakusketa muntatzen eta zaintzen parte hartu zuten amei. Gustatuko zaizuelakoan. ARGAZKIAK IKUSTEKO, EGIN KLIK HEMEN

KAREAGA GOIKOA AIREAREN KALITATEA AZTERTZEN

Irudia
  Sagarrak ekologia taldea ren laguntzaz eskola inguruko  nitrogeno dioxidoa (NO 2 ) maila  neurtuko dugu. Horretarako sentsore pasibo  batzuk jarri dira  gure eskolan.  NO 2 osasun arazoak ekarri ahal dituen kutsatzailea da, batez ere arnas sisteman. Autoen errekuntzak isurtzen du gehien bat. Sentsoreek  arnasten dugun airearen kalitatea neurtuko dute  lau astetan zehar. Horren ostean ikerketaren emaitzak jasoko ditugu,   Horrekin batera galdera hauek gogoeta egiteko abiapuntua izan daitezke. Nola etortzen gara eskolara? Nola mugitzen gara leku batetik bestera?  Oinez? Bizikletaz? Autoz? Garraio publikoan? Auto pribatuan? Zer egin dezakegu NO 2 kantitatea murrizteko?