KAREAGA GOIKOA AIREAREN KALITATEA AZTERTZEN

 


Sagarrak ekologia taldearen laguntzaz eskola inguruko  nitrogeno dioxidoa (NO2) maila  neurtuko dugu. Horretarako sentsore pasibo  batzuk jarri dira  gure eskolan. 

NO2 osasun arazoak ekarri ahal dituen kutsatzailea da, batez ere arnas sisteman.

Autoen errekuntzak isurtzen du gehien bat.

Sentsoreek  arnasten dugun airearen kalitatea neurtuko dute  lau astetan zehar. Horren ostean ikerketaren emaitzak jasoko ditugu,  

Horrekin batera galdera hauek gogoeta egiteko abiapuntua izan daitezke.

Nola etortzen gara eskolara? Nola mugitzen gara leku batetik bestera?  Oinez? Bizikletaz? Autoz? Garraio publikoan? Auto pribatuan? Zer egin dezakegu NO2 kantitatea murrizteko?

Iruzkinak