KAREAGA GOIKOA AIREAREN KALITATEA AZTERTZEN
Sagarrak ekologia taldea ren laguntzaz eskola inguruko nitrogeno dioxidoa (NO 2 ) maila neurtuko dugu. Horretarako sentsore pasibo batzuk jarri dira gure eskolan. NO 2 osasun arazoak ekarri ahal dituen kutsatzailea da, batez ere arnas sisteman. Autoen errekuntzak isurtzen du gehien bat. Sentsoreek arnasten dugun airearen kalitatea neurtuko dute lau astetan zehar. Horren ostean ikerketaren emaitzak jasoko ditugu, Horrekin batera galdera hauek gogoeta egiteko abiapuntua izan daitezke. Nola etortzen gara eskolara? Nola mugitzen gara leku batetik bestera? Oinez? Bizikletaz? Autoz? Garraio publikoan? Auto pribatuan? Zer egin dezakegu NO 2 kantitatea murrizteko?